Nahiko

演唱:Lotura
zan nahi dudana
Izateko beldurra
Ezin eginaren
Ezinegon maltxurra
Iruzur bat ote naizen zalantza
Iruzur bat naizenaren ziurtasuna
Sekula aitortuko ez dudan kanta idaztera noa
Zuretzako kantu bat da
Onartuko ez ditudan beldur guztien oihartzuna.
ez dezazun inoiz entzun.
Iruzur bat ote naizen
Ekarri nauen bidea zalantzan jarri
sarritan, helduezinak diren beharrak ezarri
Ez naiz ni. Ez dut izan nahi,
erantzukizun hori daraman deabrua.
Behartuta entzuten ditut
Beldurtuta naukan amildegiaren
oihartzunak behin ta berriz.
Loa galarazten didaten
oihuak barnean dira…
…errepikatzen: Ez zara nahiko.
Sekula aitortuko ez dudan kanta idaztera noa
Zuretzako kantu bat da
Onartuko ez ditudan beldur guztien oihartzuna.
ez dezazun inoiz entzun.
Egin nahi ez nuen kantua da hau
Inork ez du entzun behar.

你可能喜欢